Gabon parkea gaur martxan izango da ikastolako patioan

Gaurkoan ere, eskaintza zabala izango da. /  A.Z.
Gaurkoan ere, eskaintza zabala izango da. / A.Z.

Puzgarri, koltxoneta eta bestelako jokoak jarriko dituzte bertan

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gabon opor hauetan herriko haurrek herrian aukera desberdinak euki ditzaten, udaletxeko Kultura sailak, hainbat ekintza desberdin antolatu ditu, magia ikuskizuna, gabon parkea eta gabon lekuak besteak beste. Udaletxeak antolatutako 'Gabon Parkea' bi egunetan izango da herrian, lehena gaurkoan eta bigarrena datorren asteartean, urtarrilak 2an.

Sarrera, urtero bezala dohainik izango da eta bi ordutegi izango ditu; bata goizean 11:00etatik 14:30ak arte eta bestea arratsaldez, 16:30etik 19:00ak arte.

Azken urteetan antolatzen den bezala, oraingo honetan ere ikastolako patioan jarriko dituzte puzgarri, koltxoneta eta bestelako jokoak, bertara hurbiltzen diren guztiak ondo baino hobeto igarotzeko asmoz.

Magia ikuskizuna

Atzoko egunean, SUN magoaren magia saioa ikusteko aukera izan zuten herriko haur, gazte eta familiek. Magiako ikuskizuna ikustera hurbildu ziren guztiek arratsalde entretinagarria pasatu zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos