Gabon lekuak giro onean amaitu dira

Gabon lekuetan haurrak elkarrekin asko disfrutatzen dute. / A.Z.
Gabon lekuetan haurrak elkarrekin asko disfrutatzen dute. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Pasa den ostiralean bukatu ziren udal gabon lekuak. Aurtengo honetan bestetan baino parte-hartzaile gutxiagok eman dute izena, baina bertan izena eman zutenak oso gustora eta pozik ibili omen dira. Goizean, sasoian hasi eta eguerdi partera arte haurrak hainbat ekintza desberdinetan jolasean ibiltzeko aukera izan dute elkarbizi-tza garatuaz. Baina era berean lanera joan beharra izan duten guraso askorentzat gabon lekuak hautabide aproposa izatea suposatzen du, haurrak norbaiten ardurapean uzteko aukera ematen duelako.

Aurtengo uda eta gabon lekua, Udalaren ardurapean izan dira eta Elgoibarko Izarra elkarteak kudeatu ditu. Uda eta gabon leku bietan, aisialdirako begirale titulua duten pertsonak jardun dute lanean eta begirale gehienak herrikoak izan dira. Aldaketa honekin kalitatezko udalekuak eskaintzea izan da helburu nagusia eta era berean, legeak dioen arauak betetzea.

'Herri Txiki Infernu handi'

Gaur gauean, ETB1eko ¡Herri txiki Infernu handi¡ programan, Mendaro izango dugu protagonista. Gure herrian orain dela aste batzuk grabatu zutena jarriko dute eta bertan herriko pertsona eta hainbat talde, elkarte agertuko dira. Gaurkoarekin aste honetako bigarren aldia izango da gure herria telebistan agertuko dela, ostegunean, etb2an agertu zen eta gaur gauen beste hainbeste ikusteko aukera izango degu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos