Gabon ipuin lehiaketaren sariak banatu dira

Irabazleak oso pozik, sariak jaso ondoren. / ZABALA
Irabazleak oso pozik, sariak jaso ondoren. / ZABALA

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gabon bezperan, Udalak antolatzen duen gabon ipuin lehiaketaren sari banaketa ospatu zen. Olentzero eta Mari Domingin ongi etorrian Mendaroko Udalak, aurtengo Gabon ipuin irabazleak zoriondu zituen eta irabazle bakoi-tzak, merezitako saria eskuratu zuen. Aurtengo ipuin lehiaketan aspaldiko parte-hartzerik handienetariko bat egon da, guztira 107 ipuin eta maila guztietan, LHko 5. eta 6. , DBHko 1. eta 2. eta DBHko 3. eta 4. mailetan lanak aurkeztu dira. Aspaldiko urterik borobilena izan dela esan daiteke, alde batetik lan kopuru altua izan delako eta bestetik, azpaldiko partez, bigarren hezkun-tzako mailetan lanak aurkeztu direlako.

107 ipuin hauetatik, 42 Elgoibarko Ikastolako lehen hezkuntzako gaztetxoek idatzi dituzte, 59 Mendaro Ikastolako gaztetxoek eta 6 ipuin DBHko Arreiturre Institutotik etorri dira.

Lehen Hezkuntzako irabazleak bi elgoibartar izan dira, lehen saria Gares Arriolak eskuratu du 'Karakol bizia' ipuinarekin eta bigarren saria, Miren Serranok irabazi du 'Abenturak Izaban' ipuinarekin. Irabazle bakoitzari, sari modura, Udalak disko eta liburu bana eman zizkieten.

DBHko 1 eta 2. mailan, lan bakarra aurkeztu zen, Mendaroko Maider Gallastegik idatzitakoa hain zuzen ere. Maiderren 'Etxeko Sotoa' ipuinak saria jaso zuen etahala jadanik pare bat dira sari Maider gazteak lortu dituenak, izan ere aurreko urtean ere saritua izan zen. Maiderrek ere Udaletik diskoa eta liburua jaso zituen.

DBHko 3 eta 4mailetan, 5 lan aurkeztu ziren eta lehen saria, 200 euro, Mendaroko Iker Gonzalezek irabazi zuen 'Txantxangorria' izeneko ipuinarekin. Ipuinak, abenturazkoa eta intrigaz beterikoa izateagatik lortu du lehen tokia. Bigarren saria, 100 euro, Alain Rodrigezek eskuratu zuen 'Ni, Noah, homosapiens' lanagatik. Epaileen ustetan, lan honek literaturako nibelik altuena izan du.

Mendaroko Udaleko Kultura sailak euskara eta idazketa bultzatzen jarraitzeko asmoa duenez, datorren urtean lehiaketa berriz izango da eta antolatzaileek espero dute aurten izan duen arrakasta manten-tzea.

Gabon Parkera txangoa

Gabon oporretan murgildurik gaudelako, gaurko egunean herriko gazteak, Barakaldon egiten den gabon parkera txangoa egingo dute. Egun guztiko irteera hau, Gaztelekuak antolatu du eta gaztelekuko erabiltzaileentzat zuzendurik dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos