Gabon ipuin lehiaketa abian da dagoeneko

Aurreko urteko irabazleak. /  A.Z.
Aurreko urteko irabazleak. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurten berriro, Mendaroko Udalak XXIII. Euskarazko gabon ipuin lehiaketa martxan jarri du. Lehiaketa honetan, 3 maila desberdinetako gazteak parte hartu ditzakete; A mailan LHko 5 eta 6. mailako gaztetxoek , B mailan, DBHko 1 eta 2. mailako gazteak eta D mailan, 3 eta 4. DBHko ikasleak.

Maila bakoitzeko partehartzaileek, gutxienezko eta gehienezko orri kopuruak aurkeztu behar dituzte. A mailakoek, gutxienez orri bat eta gehienez 2, B mailakoek, gutxienez 2 orri eta gehienez 4 eta D taldekoek, 4 orri gutxienez eta 6 gehienez. Lan guztiak ordenagailuz idatzita izan behar dira.

Ipuinak aurkezteko azken eguna, datorren asteko ostirala izango da, hau da abenduak 1 eta lanak bi modutara aurkeztu behar dira . Alde batetik kartazal batean ipuina sartuta joan behar da eta kartazalean ipuina bere gaitzizenarekin eta A, B edo D maila agertu behar da. Beste kartazalean, norberaren izen abizenak, telefonoa eta ikastetxearen izena. Ipuin lehiaketa honetan banatzen diren sariak ez dira nolanahikoak, izan ere lehen saria lortzen duenak 200 euro jasoko lituzke eta bigarrenak, 100.

Lehiaketa honen sari banaketa urtero ohi den bezala, Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorrian izango da.

Kontziertoa.

Gaur asteartea, musikarien egunaren baitan, Ameikutz musika eskolako ikasleek eta Herriko Dantza taldeak, Goñati pilotalekuan musikale emanaldi bat eskainiko dute. Kontzertua eta ikuskizuna ilun-tzeko 19:00etatik aurrera izango da eta herriko jende guztia gonbidaturik dago, musikaz eta dantzez disfrutatu dezaten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos