Gabon aste honek agenda betea dakar

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gabon astean sartuak garela eta, hainbat ekintza desberdin antolatu dira aste honetako egun gehienetarikoetan. Herriko hainbat elkarte desberdinek ikuskizun, tailer, jaialdi... antolatu dituzte, agenda betea datorrelarik.

Sukaldaritza eta txistorrada

Lagun Betikoak elkartekoek, udaletxearen laguntzarekin aste honetarako bi ekintza berezi antolatu dituzte. Alde batetik gaur aAizpe elkartean 16:30etik aurrera, Eugenio Salegi sukaldari mendaroarraren eskutik Gabonetako sukaldaritza tailerra emango du, bertan gabon menua prestatuko duelarik eta bukaeran, parte-hartzaile guztien artean prestaturiko plater guztiak zozketatuko dituzte.

Bestalde, ostegunean, 17.00etatik aurrera, Santo Tomas Eguna ospatzeko asmoz, elkarteko bazkideentzat eta elkarteak duen lokalean, txistorrada bat prestatuko dute.

Ameikutz

Gabonetako emanaldi berezia eskainiko dute Ameikutz musika eskolako ikasleek. Emanaldia, San Agustin kulturgunean ospatuko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera, aste honetako ostegunean.

Kros Txiki

Txirrindulari elkarteak antolatuta, aste honetako larunbatean 18:00etatik aurrera haur krosa izango dugu. Kros txiki hau, Mendarozabal auzoan jokatuko da eta nahikoa da ordu erdi lehenago joatea, izena ematera.

Olentzero

Igandean, gabon bezpera dela eta Olentzero eta Mari Domingirekin, kalejira herrikoia ospatuko da. Irteera 16:30ean izango da Moxua paretik (Garagartza, eleiz aurreko lehen etxetik) eta 18:30ean udaletxetik agurra egingo dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos