'Gaba Beltzak' bi egun izango ditu

Gaba Beltza nabari da dagoeneko zenbait dendetako eskaparatetan. /  GORRITIBEREA
Gaba Beltza nabari da dagoeneko zenbait dendetako eskaparatetan. / GORRITIBEREA

DV MUTRIKU.

Santu Guztien egunaren inguruan antolatzen den 'Gaba Beltzak' bi egun izango ditu aurtengoan; bihar ostirala eta etzi larunbata. Ohi bezala haurrek izango dute protagonismo nagusia, baina baita gazteak ere, izan ere larunbatean, 'Eraso!' rock taldearen emanaldia izango baita Beheko Plazan doan. Bihar berriz 17:00etatik 18:30etara 'Txantxangorri aisialdi taldekoen ekintza beldurgarria izango da Zabiel plazan haur hezkuntza eta lehen hezkuntzakoei zuzendua. 19:00etan aterako da 'Gure Ametsa' dantza taldearen 'Axuri Beltza' dantza kalejira eta amaieran Talaixako Mamuaren erreketa izango da Beheko Plazan.

Gogoratu joan zen urtean ez zela mamurik izan, baina aurtengoan gogotik lana egin dute Gaztelekukoek. Ondoren, Txurruka plazan, lehen hezkuntza eta gorakoei zuzendutako ekintza izango da. Larunbatak berriz berrikuntzarik izango du, hain zuzen 19:30etan hasiko den kalejira beldurgarria.

Fotos

Vídeos