Futboleko alebin neskak, Gipuzkoako txapeldunorde

Udaletxeko balkoira atera ziren hainbat herritarren txalo artean. /  ARGAZKIAK GORRITIBEREA
Udaletxeko balkoira atera ziren hainbat herritarren txalo artean. / ARGAZKIAK GORRITIBEREA

Kamioi gainean egin zuten pozik plazarainoko ibilbidea eta Udaletxeko balkoira atera ziren

GORRITIBEREA MUTRIKU.

'Real Sociedad' Fundazioak joan zen igandean Zubietan antolatu zituen ekintza guztien artean, Gipuzkoako Eskolarteko futbol finalak ere jokatu ziren, horien artean lehen eta bigarren urteko alebin nesken mailako Mutrikuko 'Apain' eta Segurako 'Laiotz Lizeoa'ren arteko partidak. Ohi bezala, 20 minutuko hiru tarte jokatu zituzten, eta hainbat laguntzaileen babesa izan bazuten ere, goierritarrak izan ziren garaile. Hala eta guztiz, pozik itzuli ziren txokora txapeldunorde tituluarekin eta bakoitza bere domina lepoan zutela.

Alkatearekin argazkia

Titulua ospatzeko, San Agustin-Erdikalea-Txurruka plaza ibilbidea egin zuten kamio gainean eta alkatearekin argazkia atera ondoren, Udaletxeko balkoira atera ziren hainbat herritarren txalo artean. Gauzak horrela, aurtengo denboraldian, neskak hiru aldiz igo dira dagoeneko balkoira eta mutilak batean, beraz horrek agerian uzten du nondik datorren etorkizuna.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos