Finalerako sailkatuak

Agirre eta Aratz eta Ekaitz eta Zuhaitz sailkatu dira larunbateko final handirako. /  GORRITIBEREA
Agirre eta Aratz eta Ekaitz eta Zuhaitz sailkatu dira larunbateko final handirako. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Bete egin zen joan zen larunbatean Miruaitz frontoia zestako puntako 'Xistera' zirkuituko finalerdiez goatzeko. Gazte mailan Eduardo Agirre zumaiarra eta Aratz Mendizabal mutrikuarra izan ziren sailkatu zirenak, eta nagusietan berriz Ekaitz Mendizabal mutrikuarra eta Zuhaitz Sallaberry Donibane Lohitzunekoa.

Oso estua izan zen helduen kiniela, bigarren Antxon Alberdi markinarra eta Mikel Manzisidor mutrikuarra gelditu bai ziren bi tantotara.

Gauzak horrela, finala, hurrengo larunbatean, arratsaldeko 18:00etan izango da Markina-Xemeingo Unibertsitatean, eta bertara joateko autobusa antolatu da doan. Izenak frontoiko tabernan eman daitezke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos