'Familia Eguna' ospatu zuten San Migel erresidentzian

Familia Eguna berezia izaten da San Migel erresidentzian.
Familia Eguna berezia izaten da San Migel erresidentzian.

Urtean zehar burutu den 'Belaunaldi arteko' programaren amaiera bezala planteatu zen

GORRITIBEREA MUTRIKU.

San Migel erresidentzian 'Familia Eguna' ospatu zuten joan zen larunbatean; egoiliarrek, familiarrek, langileek eta ikastetxeetako irakasle eta haurrek parte hartzen duten ekimena. Erresidentzian diren aiton-amonak irrikaz egoten dira egun hau noiz etorriko. Urtean zehar burutu den 'Belaunaldi arteko' programaren amaiera bezala planteatu zuten ekintza. Lehenik programan parte hartu duten haurrek beraien esperientzia kontatu zuten, egoitzatik erantzuna jaso zutelarik ondoren. Azpimarratzekoa da sortzen diren erlazioak belaunaldi artean.

Mezuen irakurketak, bertsoak eta agurra dantzatu ondoren, luntx txiki batekin amaitu zuten aurtengo egun berezia. San Migel egoitzatik eskerrak eman nahi dizkiete bai San Migel ikastetxeari zein Goizeko Izarra ikastolari programa hau aurrera eramateko eman dituzten erraztasunegatik, eta bide batez, halako ekimen onuragarriak, urte askotan aurrera eramateko deialdia ere luzatu dute.

Fotos

Vídeos