Euzko alderdi jeltzalea sortu zeneko urtemuga bihar ospatuko da Mutrikun

Jon Azpillaga bertsotan 2014. urtemugan.
Jon Azpillaga bertsotan 2014. urtemugan. / GORRITIBEREA

Eguerdiko 12:30etan izango da ikurriña altxatzea batzoki aurrean

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Bihar, San Inazio egunez, beteko dira 122 urte Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zela, hori dela medio, 1976. urtea ezgeroztik gertatzen den bezala Mutrikun izango dute topalekuetako bat jeltzaleek. Hasiera batean, Gipuzkoa Buru Ba-tzarreko lehendakaria den Joseba Egibar dago ziurtatua, baina berarekin batera zenbait kargodun ere etorriko dira.

Hauei harrera egiteko berriz, joan zen urteko martxotik aurrera Mutrikuko Uri Buru Batzarreko presidentea den Felix Azpiazu eta Jose Angel Lizardi alkatea izango dira. Eguneko egitaraua hauxe izango da; eguerdiko 12:30etan, ikurriña altxatzea izango da Konde kalean kokatua dagoen Batzokiaren aurrean. Aurten eginkizun horretan Andres Iparragirre eta bere emaztea den Izaskun Agirre arituko dira.

Ondoren agurra dantzatuko zaio ikurriñari, eta segidan denak, Zabiel kultur etxera joko dute, bertan eguerdiko 13:00etan, Joseba Egibarrek 'Egoera politikoari buruzko' hitzaldia eskainiko duelarik. Hi-tzaldia alderdi barruko militante zein sinpatizanteei eskainia izango da, eta ondoren, aurrez txartela eskuratu ahal izan dutenek, bazkaria izango dute Batzokiko tabernan. Aipatu, aurten bereziki Jon Azpillaga botako dela faltan, izan ere bihar burutuko den efemeridean hainbat urtetan parte hartutakoa bai zen bera.

Temas

Mutriku

Fotos

Vídeos