Euskararen Egunean giro alaia bizi izan zen herrian

Giro eta umoreonez aritu ziren gazteak kalejiran. /  ARGAZKIAK A.S.
Giro eta umoreonez aritu ziren gazteak kalejiran. / ARGAZKIAK A.S.

Umeek primeran pasa zuten Kolore Anitzek antolatutako jolasekin

ANDER SALEGI DEBA.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen Euskal Herriko hainbat herritan, Debako biztanleria ospakizun honetara batu zelarik. Ekintzak egun ba-tzuk lehenago hasi ziren, bertsolaritzari buruzko mahai ingurua, an-tzerkia gaztetxean, etab. Larunbatean, Foruen plazan kale neurketa bat egin zen eta gaztelekuan, berriz, fin aritu ziren gazte asko, mikrofonoa eskuan hartu eta euskal kantak abesten.

Igandean Euskararen Eguna ospatu zen. Goizean, 'Euskaraldia. 11egun euskaraz' ekimenaren aurkezpena egin zen Agirre jauregiko ispiluen gelan. Herritar euskaltzaleak aktibatu eta hizkuntza-ohiturak aldatzea da 'Euskarak 365 egun' dinamikaren helburua. Ildo horretan, datorren urtean '11 egun euskaraz' egitasmoa martxan jarri nahi da Euskal Herri osoan. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean 16 urtetik gorako herritarrak «ahobizi» eta belarriprest bihurtu nahi dituzte antolatzaileek. 'Ahobiziak' ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira. 'Belarriprestak', berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte-hartzeko, izen ematea zabalduko da eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.

Euskararen erabilpena

Orain dela gutxi kale neurketa bat egin zen Deban eta Itziarren euskararen erabilpenaren datuak ezagu-tzeko eta emaitza hauxe izan da. Deban %48,9 eta Itziarren, berriz, %88a. Bataz besteko ezagupenaren por-tzentaia %70koa da. Aurkezpenera gerturatu ziren pertsonen artean ekimen hau martxan jartzea ideia hona zela esan zuten, horregatik, bai udaletxetik, baita Zuhatza Euskara elkartetik batzordetan parte hartzeko animatzen dituzte herritarrak.

Euskaren egunean, Kalen Kantuzeko kideak herriko kaleetan barrena ibili ziren euskal kantak abesten. Udaletxeko plazan 'Gozatu Euskara Ahoan' lelopean piruletak banatzen ibili ziren. Kolore Anitzeko kideek ginkana antolatu zuten herriko txikienentzat, hauek, proben bitartez bandera batzuk lortu behar zituzten, ondoren, horiekin kalejira bat egiteko.

Arratsaldean, Kultur Elkartean bi film proiektatu ziren, bat haurren-tzat eta bestea helduentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos