Euskararen egunaren inguruan zenbait ekitaldi izango dira herrian

'Handia' filma bi aldiz eskainiko da asteburuan Mutrikun./
'Handia' filma bi aldiz eskainiko da asteburuan Mutrikun.

Bihar, Mutrikuko hika formari buruzko hitzaldia

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Hurrengo igandean izango da 'Euskararen Eguna' Xabierko Franzisko jaio zeneko urtemugarekin bat eginik, hori dela eta Mutrikun lau ekitaldi zein baino zein garrantzitsuagoak ospatuko dira. Hasteko, bihar osteguna, iluntzeko 19:00etan, Zabiel kultur etxean, 'Mutrikuko hika formari' buruzko hi-tzaldia izango da Aitor Lizardi eta Josu Larrañagaren eskutik.

Ekitaldi jendetsuenak, ordea, zine emanaldiak izango dira, ostiralean eta igandean gauzatuko direnak; bietan ere Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendutako 'Handia' pelikula proiektatuko baita. Ostiralean gaueko 22:00etan izango da eta igandean berriz arratsaldeko 19:00etan. Altzoko erraldoiari buruzko mito eta kontakizunak hurbiletik ezagutu nahi dituenak, aukera ederra du bi egun horietan. Sarrera 3 eurokoa izango da. Haurrek ere edukiko dute beraientzako tartea, izan ere igandean baita, baina arratsaldeko 16:30ean, Zabielen baita, 'Tximinoen erresuma' pelikula proiektatuko bai zaie doan. Azken ekitaldia hurrengo astelehenean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Zabielen, 'Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa' gairi buruzko arituko baitira eta horrekin batera azken neurketako datuak ere aditzera emango dituzte etorkizuneko urratsak eman baino lehen. Hizlariak Joseba Palenzuela eta Ibon Aginaga izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos