Euskararen egunaren harira, ekitaldi andana Ondarroan

A.E. ONDARROA.

Euskararen egunerako ekitaldi ugari antolatu dira Ondarroan, Udalaren zein herriko elkarteen eskutik.

«Euskararekiko konpromisoan eta kontzientziazioan egiten den papera» azpimarratu dute udal ordezkariek, eta oraindik lan handia dagoen arren, «emandako urrats bakoitza balioan jartzea garrantzitsua» dela onartu dute. Barikuan haurrek ikastetxeetan jaialdiak egingo dituzte euskararen etorki-zunean duten ardura txikitatik lantzeko.

Zapatuan berriz, Eneritz Albizuk eta Goizane Aranak, Ondarroan eta Bermeon hizkuntzaren garapenaz egindako ikerketaren ingurukoak aurkeztuko dituzte, Ondarroako Udalak antolatutako ekitaldian. Hasiera batean eguenean izan behar bazuen ere, data aldatu behar izan da. Zapatuan ere, Txilixoka eguna izango da, herriko musika kolektiboaren jaialdia. Herriko taldeek euskararekin duten konpromisoa erakutsiko dute, ia euskara hutsez izango diren hamahiru musika talderekin.

Igandean, ekitaldi ugari izango dira. Hondar Ahua guraso elkarteak antolatuta danborrada aterako da 12:00etan Zaldupetik. Gainera, Ipuin rallyaren sari banaketa, bideo proiekzioak eta euskaraz goxo ekimena izango dira herrian zehar. '365 egun euskaraz' ekimenaren aurkezpena izango da ere, urte osoan zehar norbanakoek euskara sustatzeko Euskaltzaleen Topaguneak sustatutako dinamika.

Eguna amaitzeko Anariren kon-tzertua antolatu du Radixu Irratiak, iluntzeko 19:00etan Portuko Ranpin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos