Euskararen aldeko ekimen bereziak

Aurreko urtean ospatutako jaialdia ikasleak dantzan. /  ZABALA
Aurreko urtean ospatutako jaialdia ikasleak dantzan. / ZABALA

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Abenduak 3an euskararen Nazioarteko eguna ospatuko delako, gure herriak bat egingo du egun berezi horrekin eta hainbat ekimen desberdin izango dira bere inguruan.

Gaur arratsaldez, hainbat ekin-tza desberdin antolatu dituzte. Hasiera, ikastolak emango dio eta Ikastolako haurrek, gaur arratsaldeko 15:30etik aurrera, Eskolako patioan Euskararen eguna ospatuko dute. Ohitura zaharraei eutsiaz, jaialdiari bukaera ezin hobea emateko asmoz, ARNO guraso elkarteak gaztainak erre eta banatuko dituzte.

Jaialdi bukatu ondoren, ilun-tzeko 19:00etatik aurrera, euskal kantu kalejira izango degu herriko kaleetan zehar. Kalejira hau, ARNO guraso elkarteak, Ameikutz musika eskolak eta udaletxeak antolatu dute. Hasiera batean, irteera Garagartzako plaza zaharretik izateko asmoa zegoen, baina azken aldaketa batzuk direla eta, Azpilgoetatik aterako da, zehazki zubiaren hasieratik.

Jo ta ito

Mendaroko hiru nerabeek osatutako Rock taldeak, gaur eta bihar bi kontzertu eskainiko ditu. Alde batetik, ikasketak betetzen dituzten Elgoibarko DBH institutuan, Euskararen eguna ospatzeko asmoz hainbat abesti joko dituzte, izan ere, egun berezi honetarako, taldekideak euskararen aldeko abesti berri bat konposatu dute eta gaur izango da horren estrenaldia.

Bihar, Kontzezio azoka eguna dela eta, arratsaldeko 16:30ean, Gaztetxean kontzertoa eskainiko dute.

Hezkuntzan, greba

Atzoko egunez, Ikastolako ateak itxita egon ziren, irakasleek bat egin zutelako Hezkuntzan antolaturik zegoen grebarekin; Lan Baldintza hobeago eskaerarekin bat eginez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos