Euskaraldia egitasmoa martxan dago

Euskaraldia bilerara joandako lagunak hitz egiten. /  ANDER SALEGI
Euskaraldia bilerara joandako lagunak hitz egiten. / ANDER SALEGI

Sei lan talde desberdin antolatu dira eta bozeramaile bat egongo da bakoitzeko

ANDER SALEGI DEBA.

Pasa den urteko abenduan 'Euskaraldia. 11 egun euskaraz' ekimenaren aurkezpena egin zen Agirre jauregiko ispiluen gelan. Herritar euskaltzaleak aktibatu eta hizkuntza-ohiturak aldatzea da 'Euskarak 365 egun' dinamikaren helburua. Ildo horretan, '11 egun euskaraz' egitasmoa martxan jarri nahi da Euskal Herri osoan. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahi dute antolatzaileak. 'Ahobiziak' ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten dietenak ere). 'Belarriprestak', berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainon-tzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte har-tzeko, izen ematea zabalduko da eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.

Orain dela gutxi kale neurketa bat egin zen Deban eta Itziarren euskararen erabilpenaren datuak ezagutzeko, emaitza hauxe izan zen: Deban %48,9 eta Itziarren, berriz, %88. Bataz besteko ezagupenaren portzentajea %70koa da.

Zuhatza Euskara Elkartea eta Udalaren artean antolatutako ekintza bat izango da. Igandean bilera bat egin zen proposamenak eta antolaketaz hitz egiteko. Antolatzaileek proposamen batzuk eraman zituzten. Lan talde diferenteak eratzea proposatu zuten, bost talde; kultura, kirola, transmisioa (guraso eta irakasleak) merkataritza (tabernak eta dendak) eta komunikazioa. Bertara gerturatu zirenak beste talde bat sortzea proposatu zuten, gazteena. Onartua izan zen, beraz, sei lan talde desberdin egongo dira. Proposamenak eta gero taldeka bildu ziren hausnarketak egiteko. Bozeramaile bat egongo da lan talde bakoitzeko, hauek zer egiten ari diren beste taldeei azaltzeaz arduratuko dira. 40 izan ziren abenduko aurkezpenean izena eman zutenak. Egitasmo honetan parte hartu nahi dutenak debakoeuskaraldia@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Udaletik lan egingo dute egitasmoa hau aurrera eramateko. Horregatik, gaurko plenoan landuko den gai bat izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos