Euskara ikasi edo hobetzeko ikastaroak antolatuko dira Mendaron

A. ZABALA MENDARO.

Mendaroko Udalak, Elgoibarko AEK euskaltegiarekin batera gure herrian euskara ikasi edo hobetzeko ikastaroak emateko prest agertu da. Hau posible izateko gutxienez zortzi ikasleko gela bat sortu beharko litzateke eta guztiek, gutxi gora behera euskera maila antzerakoa eduki beharko lukete.

Aukera hau 3 maila desberdinetara zabaltzen da, alde batetik euskara ezer ez jakin eta ikastea nahi dutenentzat, bestalde, euskaran erreztasuna hartzea nahi dutenentzat eta azkenik, tituluren bat lortzea nahi dutenentzat.

4 urtez eta gero, aurreko kurtsoan gure herrian berriro Euskaltegia martxan jartzea lortu zen. Aurreko urteko kurtsoan, euskara ezer ez zekitenekin osatu zen taldea eta asteko bi egunetan jaso zituzten klaseak. Aurten berriro zabalduko da euskara ikasteko aukera eta dagoeneko udaletxeak , informazio eta eskaera orriak banatze prozesua zabaldu du.

Eskaera dagoen edo ez aztertu behar da eta nolakoa den eskaera hau ere, beraz, interesaturik daudenak udaletxean utzi beharko dituzte eskaera orriak hilaren 26a baino lehen. Orri hauek etxez etxe banatuko dira eta norberari egokien etorriko litzaiokeen ordutegia eta dakarren euskera maila jarri beharko ditu.

Mendaroko Udalak jakinarazi duenez dirulaguntzak eskain-tzen ditu euskara ikasteko ikastaroetan izen ematen duten lagunei.

Fotos

Vídeos