'Euskara, belarritik sartu eta bihotzean geratu', lelo irabazlea

Judith Madariaga. / A.Z.
Judith Madariaga. / A.Z.

Judith Madariagaren proposamenak jaso du sari nagusia eta bigarren saritua Amets Fernandez izan da

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Udaleko Euskara sailak eta Gaztelekuak, aurtengo azaroan zehar, euskal leloen lehiaketa abian jarri dute, aurkeztu diren lelo guztien artean, bi izateko irabazleak.

Aukeratutako lehen leloa, Udalak urtero etxez etxe banatzen duen egutegian idatzita agertuko da eta irabazle bakoitzari, sari modura, erosketa bonoak eman zaizkie, lehenari 20 euroko bonoa eta bigarrenari 10 eurokoa.

Aurtengo lelo irabazlea, Judith Madariagaren 'Euskara, belarritik sartu eta bihotzean geratu' izan da eta bigarren saritua, berriz, Amets Fernandezen 'Ezazu etsi, jarrai euskaraz' leloa.

Ostiral honetan, Kontzezio azoka larunbatean ospatzen delako eta euskararen eguna abenduak 3an delako, Gaztelekuko gazteek, aurkeztu diren lelo guztiak kaleetako hormetan jarriko dituzte, mezuak begietatik sartu eta ahotik irten daitezen.

Gabonetako ipuin lehiaketa

Aste honetako ostiralean buka-tzen da Udaleko Kultura sailak antolatu duen Gabonetako euskal ipuin lehiaketan parte hartzeko epea. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendurik dagoen lehiaketa da. Informazio gehiago jaso nahi duenak, Udalaren web orrian aurkituko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos