'Eskulan Beldurgarrien' tailerrak, emango dio hasiera Zubigazte proiektu berriari

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Bihar hasiko da Zubigazte izeneko aisaildi hezitzaile zerbitzu berria. Aste honetan, herriko ikastetxean banatu zituzten izen emate orriak eta baita hilabete honetan aurrera eramango diren tailer eta ekintzen buruzko informazioa. Hilabete honetan 'Arima eguna' ospatzen denez , gaiarekin loturiko bi ekintza egingo dira, alde batetik bihar, arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak arte, eskulan beldurgarrien tailerra egingo da Ludotekan eta bihar hamabost, hau dahilak 29an, 'Sorginaren bila' jolasa antolatuko dute eta bukaeran sorpresa izango dute parte hartzaile guztiak.

Aste honetan zubia egon denez, igande honetako ekintzetan parte hartzeko izen emate aukera mugaturik egon da, izan ere astean zehar Ludotekan eman behar zen izena eta aste honetan bakarrik egun batean egon da zabalik.

Gaur, oraindik izena emateko aukera dago, Gaztelekuan hain zuzen ere. Hala eta guztiz, arduradunek esan digute biharkoan «magultasunez» jokatuko dutela, lehen aldia delako alde batetik eta aste»berezia» izan delako bestetik. Beraz, inori ez zaie ateak itixiko.

Fotos

Vídeos