Eskubaloi eskola martxan jartzea nahi da herrian

Sanlo eskubaloi taldekoak. /  A.Z
Sanlo eskubaloi taldekoak. / A.Z

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Elgoibarko Sanlo eskubaloi taldeak eskubaloi eskola martxa jarri nahi du Mendaron 2006 eta 2009. urteen jaiotako neska mutilei bideratuta. Ekimen honi buruz berri emateko asmoz, gurasoentzat informazio saioa antolatu dute ikastolan bertan, aste honetako ostegunean, zehazki arratsaldeko 18:30etan.

Arno Guraso Elkarteak, behin ekimenaren berri izanda, interesgarri-tzat jotzen du herrian kirol-eskain-tza zabaltzeko aukera ematen duen ekimenari babesa ematea, Sanlo eskubaloi taldeak proposatzen duen moduan «kirola egiteaz gain, lagunak egin eta bizitzarako erabilgarriak izango zaizkien baloreak ezagutu eta ikasiko dituztelako». Sanlo eredu hezitzaile, barneratzaile eta kirol balioetan oinarritzen da, besteak beste errespetua, erantzukizuna, taldea lana.... bultzatuz.

Bileran, urtean zehar egingo den buruz hitz egingo da eta bide batez, sortuko diren zalantzak argituko dituzte. Gure herrian, hainbat neska eta mutil gaztek Sanlo eskubaloi taldean jokatzen dute. Herrian, aukera gutxi dagoela eta, kirol eskain-tza zabaltzea nahi da, beraz oraingo honetan gaztetxoeri zuzenduriko eskaera hau, aukera paregabea dela esan daiteke.

Fotos

Vídeos