Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Agenda 21eko bederatzi ordezkariak Luzaroko maskotarekin. A.S.
Eskolako Agenda 21 programako bilera teknikoa egin zuten Debako ikasleek udaletxean

Eskolako Agenda 21 programako bilera teknikoa egin zuten Debako ikasleek udaletxean

2017/18 ikasturtean Debabarreneko ikastetxeetan ura eta Deba ibaiaren gaia lantzen ari dira

ANDER SALEGI

DEBA.

Jueves, 22 de febrero 2018, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan Debako ikasleek bilera teknikoa egin zuten udaletxean, aurtengo ikasturtean lantzen ari diren gaiaren inguruan: ura eta Deba ibaia. Gai honen inguruan azterketa-lana eta herriko diagnostikoa egiten dabiltza eta sortu zaizkien galderak egin eta zalantzak argitzeko asmoz, Debako ikasleek bilera egin zuten. Bertan izan ziren Luzaro ikastetxeko 4., 5. eta 6. mailako bederatzi ikasleak, gainerako ikasleen ordezkari gisa, euren koordinatzaileak lagunduta, eta Udaleko Ingurumen teknikaria, Gipuzkoako Ur Kontsortzioko bi teknikari eta Debegesa Garapen Agentziako teknikari bat. Debegesa da, hain zuzen ere, 2002. urtetik hona, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren koordina-tzailea Debabarreneko eskualdean.

Bileran, ikasleek gaia lantzerako orduan sortu zaizkien galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten, baita Udalak gai honen inguruan aurrera eraman dituen estrategia eta jarduerak ezagutzeko ere. Ur kontsumoa, ur zikinak, uraren faseak, araztegiak aztertu zituzten, power point baten bitartez. Deba bailaran gure herria litro gehien gastatzen duena da. Zergatik? eta birziklapena ea nabaritzen zen uran izan ziren ikasleek egindako galdera batzuk. Bileran landutakoa lagungarri izango zaie ikasleei ekaineko Udalbatzarrean aurkeztuko duten dokumentua prestatzeko, egindako lanaren emaitza eta ikasleen ekarpenak jasotzen dituena. Bileran landutakoa, beraien gelakideei azaldu beharko diete.

Eskolako Agenda 21 Debabarrenean 16 urte daramatza Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eskualdean Eskolako Agenda 21 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da Eskolako Agenda 21. Egitasmoak hiru helburu ditu: Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea. Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea. Partaidetza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.

Guztira, 27 ikastetxe eta 8.000 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen Debabarrenean Eskolako Agenda 21 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei.

Luzaro ikastetxeak badu txoko berde bat gai hauek lantzeko, horretaz gain, ikastetxeko web orrian blog bat dute Agenda 21ekoek.

Luzaroko maskota

Luzaro ikastetxeak aurtengo ikasturtean, maskota bat aukeratu du. Marrazki asko jaso ondoren bi izan ziren aukeratuak eta ondoren bozketa bat egin zen ikasle guztien artean. Irabazlea, Miren Sagarnaren marrazkia izan zen 203 botorekin. Hemendik aurrera Debalu izango da Luzaro ikastetxeko maskota.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios