Eskola kirolari buruzko bilera

Saskibaloian jokatzen. / A.Z.

Hitzordua bihar arratsaldean izango da, 18:30ean, ikastolako jangelan

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Bihar osteguna, arratsaldeko 18:30ean, ikastolako jangelan bertako gurasoei zuzenduriko bilera izango da. Zehazki, eskola kirolari buruzko bilera egingo da.

Bertan, eskola kiroleko funtzionamenduari buruz hitz egingo da eta umeak entrenatzeko guraso bolondresak behar direla ere aurreikusten da. Arno Guraso Elkarteak kudeatzen du programa hau, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak herri guztietako eskoletan bultzatzen duen kirol eta elkarbizitza programa bat da.

Kirolak

Kurtsoan zehar hiru modalitate desberdinetako kirola landuko dute, futbola, eskubaloia eta saskibaloia. Mendaro Ikastolako taldeak beraien aurka eta beste herri batzuetako haurren aurka jolasten dute, aurreko urtean Mutriku eta Debako haurren aurka ibili ziren.

Ezinbesteakoa da eskola kirolean izena ematea eta parte hartzea, norbaitek gero kirol elkarteren batean parte hartzea nahiko balu.

Fotos

Vídeos