Errugbia San Migelen

GORRITIBEREA MUTRIKU.

San Migel futbol zelaian errugbi saioa izango da gaur goizean, izan ere Mutrikuko Rugby Taldeak antolatuta 10 urte azpikoak eta 12 urte azpikoak arituko baitira. Zelaiko bi zatiak erabiliko dituzte eta bietan ere partida berdinak jokatuko dira baina kategoria desberdinetakoak. 10:30ean, Mutriku-Eibar jokatuko da; 10:45ean, Arrasate-Txingudi; 11:00etan, La Rioja-Mutriku; 11:15ean, Eibar-Arrasate; 11:30ean, Txingudi-La Rioja; 11:45ean, Mutriku-Arrasate; 12:00etan, Eibar-Txingudi; 12:15ean, La Rioja-Arrasate; 12:30ean, Mutriku-Txingudi eta azkenik 12:45ean, Eibar-La Rioja. Bukaeran, dutxa goxoaren ondoren luntx bat eskainiko zaie jokalari eta gurasoei, zozketaren bat ere egongo da eta bereziki kirol giroa nabarmenduko da San Migel inguruan.

Pala

Bestalde, 9:00etan eta 10:00etan, pala txapelketako finalerdietako beste bi partida jokatuko dira Miruaitzen, eta bihar 20:00etan beste bat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos