Errekortadoreen jaialdia dela eta, ñabardura batzuk

Aurreko igandean, abuztuaren 6an, ospatzekoa zen errekortadoreen jaialdiaren baitan, Pedro Bengoetxeak aditzera eman izan du «lehenik eta behin, bene-benetan sentitzen dudala Kopraixen antolaketaren barruan (abuztuaren 6an ospatzekoa zen errekortadoreen jaialdian) gertatutakoa, horren ondorioz jaialdia bertan behera laga behar izan zelako. Tokiko Erakunde Txikiak (TET) gai honen inguruan egindako idatzian (Debako kaleetan agertu den horretan), 'biktima' modura aurkezten du bere burua, eguneroko harremanetan Debako udalaren eta TETen artean zailtasun handiak daudela adieraziz. Horri buruz puntualizazio batzuk egin nahi nituzke: 2017ko martxoaren 30ean, Udalbatzak, Debako Udalaren eta Tokiko Erakunde Txikiaren arteko Eskumenen Araubidea onartu zuen.

Dokumentu hartan TETen eskumenak zehazten dira eta, haietako bat, Itziarko festen antolaketa da. Argi geratzen da, bada, Itziarko festen antolaketa-arduraduna Tokiko Erakunde Txikia bera dela, eskualdatutako eskumena denez gero.

Besterik da, Debako Udaleko teknikariak akats bat izatea, nahigabekoa noski, Tokiko Erakunde Txikiari laguntza teknikoa ematen ari zelarik, eta horren ondorioz jaialdia bertan behera laga behar izana.

Gertatutakoaren irakurketa politikoa egitea (banatutako idatziaren amaieran egiten den bezala), deitoragarria iruditzen zait benetan, elegantziarik gabea eta etsigarria; are gehiago, akats humano bat (denok aitortu dugun bezala puntuala eta nahigabekoa) erabiltzen bada, Debako Udala egiten ari den kudeaketa eta lana zalantzan jar-tzeko eta kritikatzeko.

Amaitzeko, nire babes osoa eta Debako Udaleko udal talde guztiarena erakutsi nahi diet udal langile guztiei, euren profesionaltasuna azpimarratuz eta argi utziz ez dagoela inolako intentzionalitaterik tokiko erakunde txikiarekin lotutako gaietan euren lana zaildu eta/edo oztopatzeko».

Fotos

Vídeos