Erosketa zozketa kanpaina berria jarri du martxan Udalak

Dendetako ateetan kartel hau  itsatsi dute. /  A.Z.
Dendetako ateetan kartel hau itsatsi dute. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Herriko merkatari-tza suspertu nahian Mendaroko Udalak, Gabon jai hauetarako Erosketa Zozketa berri bat jarri du martxan. Udalak, herriko denda guztietan zozketa txartelak banatu ditu eta txartel hauek 10 euroko erosketa gainditzen duten bezeroei banatuko zaizkie. 10euroko kopuru hau berriz gaindituko balute beste txartel bat emango li-tzaieke, 20 euro gastatu ezkero, 2 zozketa txartel emango zaielarik.

Txartel bakoitzean, bezeroak bere izena eta telefonoa jartzea besterik ez du.

Denda bakoitzean, hau da, herriko 10 denda bakoitzean, zozketa egingo da, beraz guztira 10 saridun irtengo dira. Saridun bakoi-tzak, 50 euroko bonu bat eskuratuko lukete, herriko denda horietan erosketak egin ditzaten. Erosketa Zozketa kanpaina hau, aste honetako asteartean jarri zen martxan eta urtarrilak 4era arte iraungo du. Ekimen honekin, herriko merkataritzari bultzada bat ematea nahi zaio, merkataritzak, herri giroa eta kaleetako herri bizitza sustatzan bait dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos