Eraso taldearen kontzertua izango da gaur Gaba Beltzean

Gure Ametsa taldeko dantzariak prest abiatzeko kalejiran. /
Gure Ametsa taldeko dantzariak prest abiatzeko kalejiran.

Iluntzeko 19:30ean, kalejira beldurgarria burutuko da

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Kirol eta kultur programazio desberdinak hartuaz, une bat bera ere ez da izango gaur ekintzarik gabe Mutrikun. Gaba Beltza ardatz bezala harturik, arratsaldeko 16:30ean hasiko da Zabiel plazan itxuraldaketa tailerra; 18:30ean, ipuin kontaketa izango da Zabielen baita, baina bereziki ikusmira arratsaldeko 19:30eko zitarekin dago, izan ere Nieves Gonzalez-ek zuzentzen duen taldeak 60 bat lagunek osatutako kalejira beldurgarria osatuko baitu.

Alboka'plazatik abiatuko dira eta Txurruka plazan eta Beheko Plazan ekitaldi bereziak burutuko dituzte. 20:15etik 21:30era Beheko Plazan disko festa izango da eta 22:00etan Eraso taldearen kontzertua abituko da Beheko Plazan baita. 23:00etan berriz Ondarroako Gatz taldearen punk-rock kontzertua izango da Gaztetxean eta bukaeran Algortako DJ Judas-ek hartuko du testigua. Gogoratu, gaurko gauak ordubete gehiago izango duela, beraz musikak beteko du luzapena eta doan gainera. Atzokoari erreparatu ezkero, ikusgarria izan zen 'Axuri Beltza' dantza kalejira, guztira ehunen bat lagun bildu zituztelarik 'Talaixako Mamuaren' inguruan.

Fotos

Vídeos