Erakusketaren irekiera

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Antton Urreisti margolariaren erakusketa gaur amaituko da, eta bihar astelehena, 'Emakume raketisten' argazki erakusketa zabalduko da. Gogoratu, bihar hasi eta abenduaren 5a bitartean ospatuko diren Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako erakusketa dela bihar 17:00etan zabalduko dena. Erakusketa hurrengo igandea bitartean izango da zabalik, 17:00etatik 19:00ak arte astelehenetik ostiralera, eta larunbata eta igandean 12:00etatik 14:00ak bitartean. Biharko irekiera ofiziala, 17:00etan izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos