Emozioa eskubaloian

Partida hasi baino lehen bi taldeek nahasian atera zuten argazkia. /  GORRITIBEREA
Partida hasi baino lehen bi taldeek nahasian atera zuten argazkia. / GORRITIBEREA

DV MUTRIKU.

Sagarmiña-Jauja eskubaloiko infantil nesken taldeak emozio ugari emango du aurtengo denboraldian, izan ere emaitza estuak lortzen baititu. Lehen partida Legazpin jokatu zuten eta 10 eta 12 irabazi zuten, bigarren partida berriz, joan zen asteazkenean jokatuko zuten Mutrikun eta hemen 9 eta 10 galdu zuten Pitch Bidasoa Irún B taldearen aurka. Aipatu partida ikustera 70 lagun bildu zirela eta zalantzarik gabe kopuru polita da neskak animatu ahal izateko. Taldea Ainhoa Mugerzak zuzentzen du Lander Salasen laguntzarekin eta hurrengo partida, bihar larunbatez, eguerdiko 12:30etan izango dute Mutrikuko Kiroldegian Ereintza taldearen aurka.

Fotos

Vídeos