Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzeko hainbat ekintza

Ludotekako haurrek ere heziketa tailerra burutu dute. /  ZABALA
Ludotekako haurrek ere heziketa tailerra burutu dute. / ZABALA

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gaur arratsaldeko 19:00etan Mendaroko tratu on taldeak, emakumeek paraitzen duten bortxakeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzeko asmoz, 'Women in black' ekintza antzeztuko du herriko enparantzan. Gaurkoan, aurreko urtean egin zuten modura, Estatuan bikoteek edo bikote oihak hil dituzten emakumeen kopurua plazaratuko dituzte. Ekintza honetan herriko hainbat emakumek parte hartuko dute, bakoitza hildako emakume bat irudikatuko duelarik, modu honekin izugarrizko arazo hau, bisualki agerian geratzen da eta sortarazten duen eragina askoz ere sakonagoa da.

Bestalde, astebukaera osoan ere, bai Gaztelekuko gazteek eta baita Zubigazte zerbitzukoek ere, egun hau landuko dute hainbat ekin-tza bereziren bitartez. Arazo honekin bukatzeko heziketa delako dagoen instrumentu garrantzitsuenetariko bat, berdintasuna eta errespetoaren baloreak oinarri bezala harturik hainbat tailer jorratuko dituzte asteburu osoan zehar.

'Denak Pariserat'

Gaur, arratsaldeko 19:30etan, gaztetxean, bake prozesua indartzeko martxan dagoen Foro Sozialak 'Denak Pariserat' ekimena aurkeztuko du. Gaurko aurkezpen honetan, Jokin Urain preso oihak hitz egingo du. Batzar irekia denez, bake prozesuan bere aportazioa egitea nahi duen edonor gonbidaturik dago. Bukaeran, luntx txiki bat egongo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos