Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren programazioa, bihartik

A.E. ONDARROA.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunaren programazioa bihar hasten da, iluntzeko 19:00etan Etxelilan, 'Artea dela medio' erakusketen bisita gidatua eta bideo emanaldia izango da 'Zazpi emakume en movimiento' kolektiboak antolatuta. Hilaren 25an emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira Elkarretaratzea izango da 13:00etan Alamedan. Baina hilabete osoan zehar ekimen andana antolatu dira Etxelilan. Hilaren 23an, 'Emakumeenganako indarkeriak komikietan' hitzaldia izango da Josune Muñoz San Joserekin, emakumeen komikietan aditua. UXU Ondarroako Emakumeen Taldeak antolatu du. Hilaren 24an berriz, Ondarroako 'Beldur Barik' lehiaketako Sari Banaketa izango da 18:00etan. Abenduaren 1ean egitarauak jarraituko du 'King Kong Teoria' hi-tzaldiarekin. Lorea Agirre, Idurre Eskisabel eta Ainara Lasak euskaratu berri duten izen bereko liburuan oinarrituko dira.

Abenduaren 2an Eibarren 'Beldur Barik' lehiaketa orokorreko sari banaketa izango da. Abenduaren 14an Volar dokumentala eta solasaldia izango dira, Boga Boga Emakume Elkartearen eskutik. Hainbat erakusketa izango dira ere datozen hilabeteetan ere. Bihar osteguna, hilaren 16an bukatuko da Emakumea Sexualitatea eta Kartzela erakusketa, Itziar Moreno euskal presoak egindako lanetan oinarritzen dena. 16tik 30eran 'Artibismo feminista: mujeres en los márgenes. Feminismoa, artea, aktibismoa eta kartzela' Itziar Moreno eta Oihana Garmendiaren lanak izango dira ikusgai. bAbenduan berriz, 'King Kong Ehiza' Ainara Lasaren argazki erakusketa izango da, Virgine Despentesen 'King Kong Teoria'-n oinarrituta.

Kepa Arrizabalaga

En todos los ambientes deportivos de Ondarroa no existe otro tema de conversación que la posible salida del Athletic del cancerbero ondarrutarra Kepa Arrizabalaga uno de los arqueros con más proyección en Europa y que podría marcharse al Real Madrid en enero. Así, se asegura que si Kepa no renueva antes del 1 de enero se podría buscar una salida rápida y el portero pagaría su cláusula de rescisión de 20 millones de euros. De momento, el Real Madrid está expectante y espera una solución. La corta edad de Kepa (23 años) ilusiona a los madridistas, con la posibilidad de un fichaje a largo plazo.

Fotos

Vídeos