'Emakumeak oholtzara' dokumentalaren proiekzioa eta kafe tertulia gaur izango da

Izaro Andres abeslaria. /
Izaro Andres abeslaria.

Iluntzeko 19:00etan, Gaztetxian, 'Abendurock' egitarauaren baitan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

13. Abendurock egitarauaren barruan ekintza interesgarri bat izango da gaurkoan, izan ere 'Emakumeak Oholtzara' dokumentala eskainiko baita iluntzeko 19:00etatik aurrera Gaztetxian. Ikus-entzunezkoan, lau euskal musikari batu eta emakumeek eszenan duten presentziaz hizketan egingo dute.

Dokumentalean agertuko diren emakumeak honakoak dira; Izaro Andres Zelaieta, Izaro bakarlari bezala diharduena, baina hainbat kolaborazio burutu dituena; Ane Bastida Saiz Hesian eta Lauroba taldeetan diharduena, Onintza Rojas Olazabal Koban taldekoa eta azkenik Olatz Salvador Zaldua, bakarlari bezala eta Skaiketan taldean diharduena.

Proiekzioa amaitu ondoren, kafe tertuliaburutuko da euskal musika alorrean emakumeek duten presentziaz, eta horrekin batera gogoratu behar da, lau horietatik gehienak Mutrikun egonak direla, beraz Mutrikuko Rock Kolektiboak badu famatuak egin baino lehen kantariak herrira erakartzeko ahalmen berezia, kontutan eduki beharko litzatekeena.

Bestalde azpimarratu The Van eta Mocker's taldeen zuzeneko emanaldiak erabat bete zuela aretoa joan zen abenduaren 1ean, baina zalan-tzarik gabe, hurrengo larunbatekoa izango da emanaldirik bereziena, 'MRK Gaua' ospatuko baita, herriko musikariek hainbat bertsioa burutzen dituzten musika gaua, eta dena doan gainera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos