Hamabost lagun saritu dituzte 'Atera Selfiea!' euskara bultzatzeko kanpainan

A.Z. ELGOIBAR.

'Atera Selfiea!', Elgoibarko denda eta taberna-jatetxeetan euskararen erabilera handitzeko kanpainak baditu sarituak. 124 selfie jaso dira, eta maiatzaren 17an egindako zozketan, hamabost herritar izan dira sarituak. Hauek izan dira 20 euroko erosketa-txartela eskuratu dutenak, eta ondoan azaltzen dira heuren argazkietarako erabili zituzten establezimenduak: Pedro Galarraga (Fadek), Amaia Arrizabalaga (Ametsa), Urrategi Altzibar (Pitxintxu), Juan Xavier Reyes (Sigma), Marijo Mugerza (Meraki), Bea Ansola (Ibarrenea), Ana Rodríguez Sánchez (Gabi), Mari Jose Pagoaga (Fadek), Maite Arregi (Pitxintxu), Mª Angeles Zabala (Bealustegi), Ione Feijoo Uranga (Idama), Nagore Irureta (Ibarrenea), Susana Crespo Alkorta (Sara frutadenda), María Jesús Vitoria (Pitxintxu) e Iñaki Iglesias (Txillarre).

Kanpainaren helburua, zerbi-tzua euskaraz eman dezaketen merkatari eta ostalariak ikusaraztea da, eta bezeroak motibatuz, herritarrek denda eta tabernetan euskara gehiago erabiltzea. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Elkarteak antolaturiko ekimena izan da, Udalarekin lankidetzan.

Uztailaren 18ra arteko epea dute irabazleek, kanpainan parte hartu duten 39 establezimendutan erosketa-txartela trukatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos