'Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta' ekimena egingo dute Elgoibarren

Mari Luz Esteban pentsalari feminista, Donostian/Usoz
Mari Luz Esteban pentsalari feminista, Donostian / Usoz

Herriko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da lehen saioa, 19:00etan, hilaren 4an, Uxue Alberdi eta Mari Luz Estebanen hizketaldiarekin

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra euskaltzaleen topaguneak euskalgintza eta feminismoa uztartuko dituzten hainbat ekitaldiz osaturiko 'Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta' ekimena antolatu dute datorren asteazkenerako, hilak 4, arduradunek iragarri dutenez.

Hil honetan zehar martxan jarriko den ekimenak euskalgintzaren eta feminismoaren arteko harremanak, sinergiak, kezkak edo erronkak aztertzea du helburu. Horretarako, hainbat hitzaldi, elkarrizketa, bertso literario saio eta rap ibiltaria prestatu dira, besteak beste.

Ekimenaren programa osoa
Ekimenaren programa osoa

Zikloa Gotzon Garate idazle eta euskaltzale zenaren oroimenez antolatu dute elkarlanean Elgoibarko Udaleko Euskara eta Berdintasun Sailak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.

Uxue Alberdi eta Mari Luz Esteban, hasteko

'Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna' izenburua jarri diote zikloko lehen saioari, Uxue Alberdi eta Mari Luz Estebanen arteko solasaldiari, hain zuzen.

Mari Luz Esteban pentsalari feministak, Uxue Alberdiren galderei erantzunez, euskalzaletasunaren eta feminismoaren arteko harremanez, sinergia posibleez, elkarrengandik ikas dezaketenez, oztopez, etorkizuneko kezkez eta erronkez arituko da. Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da saioa, 19:00etan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos