'Bilboko Mendi Tour Festibal'-a gaur iritsiko da Elgoibarko Herriko Antzokira

A.Z. ELGOIBAR.

Mendi zinemagin-tzako film onenak eta gaur-gaurkoenak biltzen dituen Mendi Tourrak Elgoibarren du hitzordua gaur, azaroak 9. Bilbao Mendi Film Festibalaren iazko edizioan sarituak izan ziren eta gehien nabarmendu ziren filmak erakusten dira Mendi Tourrean. Herriko Antzokian egingo da saioa, 21:00etan hasita. Sarreraren prezioa, lau euro.

Bost film eskainiko dira, esplorazio glaziarra, alpinismoa, high-line eta base jauziak, eta haitz eskalada uztartuz, Patagoniatik Himalaya eta Karakorumera, British Columbiatik Verdongo harroiletara, paisaia eta mendigune zoragarrietan barrena bidaiatzeko aukera izango du ikusleak: 'Annapurna III Unclimbed'; 'Boys in the bugs'; 'Link sar west'; 'Metronomic'; 'Incognita Patagonia'.

Film horietako batean, 'Incognita Patagonia'-n, hain zuzen ere, protagonista Eñaut Izagirre elgoibartarra da. Glaziologoa eta mendizalea bera, izen bereko espedizioagatik National Geographic Young Explorers eta Takolo Bekak eta Espainiako Mendi Federazioaren Europatik kanpoko jarduera alpinistiko onenari saria jaso zuen 2016an. Eñaut Izagirrek aurkeztuko du filma Herriko Antzokian.

Fotos

Vídeos