Plataformaren izena, lehen eztabaida

'Akebai' hitza zabaldu zen momentutik harridura eta haserrea sortu zen esparru desberdinetan. Jendea zirikatzea helburua bazen lortu zuten bai, baina Guinness errekorrak behar zuen bizkortasunean murgilduta bestelako ika-mika guztiak gerorako utzi ziren. Eta geroa iritsi da eta aste honetan egindako bilkuran gaia mahai gainera itzuli zen berriro.

Euskera eta gaztelera nahasten dituen esamolde bat Euskararen Plan Estrategikoaren alde lan egingo duen plataformaren izena izan al daiteke? 'Akebai' hitza batzuk barneratu egin dute jada lelo bezala, baina beste ba-tzuei mina ematen die belarrietan. Iritzi desberdinak daudela argi geratu zen lehen bileran eta horregatik izena bera izango da komunikazio batzordeak aztertu beharko duen lehen puntuetako bat.

Fotos

Vídeos