Kirmen Uribe asteartean, 'Harixa emoten' taldeko saioan

F.M. EIBAR.

Portalea kultur etxean 'Harixa emoten' irakurketa taldearen saio berri bat ospatuko da datorren asteartean. Hilabete honetako protagonista Kirmen Uribe idazle ondarrutarra izango da. Saio arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

'Elkarrekin esnatzeko ordua' da aztergai izango den eleberria. 'Harixa emoten' taldeko kideek liburu bat aukeratzen dute hilabetero, idazlearekin berba egiteko. Euskal idazle askok parte hartzen dute aurrez aurreko ekitaldi hauetan, irakurleen iritziak zuzenean jasotzeko.

Fotos

Vídeos