Borrar
Hitzaldia. Kike Amonarriz euskararen erronkaz arituko da. LOBO ALTUNA
'Hamaika berbaldi' ekimenak Kike Amonarriz aurkeztuko du asteartean

'Hamaika berbaldi' ekimenak Kike Amonarriz aurkeztuko du asteartean

F.M.

EIBAR.

Domingo, 17 de diciembre 2017, 01:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eibarren Akebai taldeak saio berri bat abian jarri du 'Hamaika berbaldi' izenburuarekin. Horren barruan gauzatuko den lehen ekin-tza Kike Amonarrizen hitzaldia izango da, 'Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere'. Saioa datorren asteartean, hilaren 19an, arratsaldeko 19.00etan izango da udaletxeko erdiko patioan. Sarrera irekia da herritar guztiei zuzendutako ekitaldi honetan.

'Hamaika berbaldi' ekimena martxan jartzen da datorren asteko hitzaldiarekin. Orain hasita eta datorren urteko bukaerara arte hamaika hitzaldi, tertulia edota mahainguru egingo dira. Helburua, euskararen aldeko apustua egin duten herritarrak aktibatzea eta motibatzea da, eta aldi berean ikuspegi berriak aurkeztea. «Euskaraz bizi nahi dugunok ahalduntzea, euskaraz bizi ez den jendearengana iristea, '11 egun euskaraz' Euskal Herri mailako egitasmorako eibartarrak aktibatzea» azaltzen dute antolatzaileek.

Eibarren Akebai plataforma joan den irailean osatu zen ofizialki. Bere lehen ekintza Guinness errekorra antolatzea izan zen baina hortik abiatuta epe luzeko lana jorratu beharko du. Plataforma honek Eibarko Euskararen Plan Estrategikoa bideratuko du hemendik 2025. urtera. Talde irekia da eta ehun herritar baino gehiago hartzen dute parte bertako batzorde desberdinetan. Ume eta gazteen artean euskaraz bizitzeko egoerak indartzea du helburu planak, ezagutzari jarraipena emateko erabileraren bidez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios