Asteburuko garaipenak indarra eman dio taldeari azken bi txandak jokatzeko

DV EIBAR.

Larunbatean Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren 9. txanda jokatu zuen gure lehenengo taldeak, bertan aurkari Donostiako Gros D taldea izan zuelarik. Gros D sailkapenaren aurrealdean egonda, ez zirudien neurketa erraza izango zenik, eta partida luze eta interesgarriak ikusi genituen bertan.

Eibartarren aldetik, Jon Arana eta Ion Esturok Markel Zuloaga eta Alexander Rodriguez garaitu zituzten. Mikel Larreategik berdindu egin zuen Mikel Benaitoren aurka eta Jose Antonio Garridok galdu egin zuen Christian Sánchezen aurka.

Asteburuko garaipenak indarra eman dio taldeari azken bi txandak jokatzeko eta mailari eusteko behar diren puntuak lortzeko. Larunbatean Arrasate-Arlutz C taldea izango du aurrean, Arrasaten 16:00tan jokatuko den neurketan. Azken partida, aldiz, apirilaren 14an Errepublikaren Egunez jokatuko da Deporren Santikutz-Legazpiren aurka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos