Diario Vasco

Biomasaz ariko dira bioenergiari buruzko jardunaldietan

Biomasa, galdara industrialak elikatzeko.
Biomasa, galdara industrialak elikatzeko. / A. MINGUEZA
  • astelehenean eta asteartean egingo dira Ingeniaritza Eskolan,sarrera librea delarik

Bioenergiari buruzko III. Jardunaldiak izango dira Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren, astelehenean eta asteartean, apirilaren 24an eta 25ean. Energia berriztagarrien sektorearen egungo egoera eta sektore publikoan biomasan oinarritatutako bero sorkuntza proiektuen diseinua eta ezarpen potentziala aztertuko dituzte.

EHUk jakinarazi duenez, jardunaldien helburua da gizartea sentiberatzea egungo energia sistemak eragiten dituen arazoen inguruan eta hainbat alternatiba aurkeztea gizarte eta ekonomia garapen iraunkorrak izateko. Jardunaldien hartzaileak dira eszenatoki energetiko berriak aurkitzeko interesa duten irakasle, ikasle, profesional eta beste edozein pertsona.

Hizlarien artean egongo dira Andres Fernandez (Abadiñoko Udala), Josu Azpitarte (Biotermiak), Sergio Lopez (Energiaren Euskal Erakundea) eta Iñaki Gerenabarrena (Hazi Fundazioa). Sarrera librea izango da, lekuak bete arte.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate