Diario Vasco

Amuriza eta Lujanbio ostiralean, Armeria Eskolan

Armeria Eskolak antolatzen duen 'Ondo egindako lana' programak solasaldi berri bat ospatuko du ostiralean, eguerdiko 12:30ean. Oraingoan bi belaunaldi desberdineko bertsolariak izango dira protagonista, Xabier Amuriza eta Maialen Lujanbio. Lehenari antolatzaileek omenaldia eskaini nahi diote euskal kulturaren alde egindako lanagatik. Aldi berean erronkak eta kezkak azaltzea nahi dute. Horretarako egungo punta puntako bertsolaria izango du aurrez aurre, Maialen Lujanbio. Bien artekoa 'Ondo egindako lana'-ren zazpigarren saioa izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate