Diario Vasco
Unamunzaga eta Lantz.
Unamunzaga eta Lantz.

Bigarren mailan jarraitzeko txartela lortu dute Unamunzaga eta Lantzek

Joan zen astean Eibarko pilotarien emaitzarik garrantzi- tsuena, Unamunzaga-Lantz bikoteak lortu zuena izan zen. Zumaian jokatutako partidan, hirugarren mailara jaitsi edo bigarren mailan jarraitzea erabaki zen norgehiagoka zailean.

Eibartarrek 22 eta 5 irabazi zuten eta hurrengo denboraldian maila horretan jarraitzeko aukera lortu zuten.

Beste aldetik, nagusien mailan, nahiz eta ondo jolastu, Narbaiza eta Gaztañaga bikoteak 22 eta 9 galdu zuen Andoaingo frontoi irristakorrean. Infantil mailan, Sanchezek galdu, Caminak irabazi eta Azkargortak ez zuen jokatu, aurkaria errtitatu zelako.

Gaur

Gipuzkoako Errendimendu Banakako Txapelketa: infantilak Camina (CD.Eibar)-Etxaniz (Bergara), Azkargorta (CD.Eibar)-Lasa (Aretxabaleta) Astelena pilotalekuan gaur arituko dira, ilun-tzeko 19:15ean hasita; Goikoetxea (Euskal Jolas)- Sánchez (CD.Eibar) neurtuko dira, gaur, ilun-tzeko 19:15etik aurrera Debako Frontoi Aldatsen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate