Diario Vasco

Tomate dastaketa datorren astean, 'Ortutik ahora' elkartearekin

Eta Kitto Euskara Elkarteak tomate dastaketa antolatu du datorren asteazkenerako, hilak 19a, arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldia 'Ortutik ahora' elkarteko Sergio González ermuarrak emango du. Izena emateko epea gaur bukatuko da 943 200918 telefonoan edo Eta Kitto-ko bulegoan. Partehartzea 3 euro balio du. Dastaketa Eta Kitto-ko egoitzan egingo da, Urkizu 11n. Hemengo tomate aldaerak ezagutzeko aukera emango du, eta tomate motak ezagutzeaz gainera, probatu ere egingo dira, tomate bakoitzaren ezaugarriak ondo bereizteko.

«Nahiz eta Euskal Herriko Hazien Sarean 30 tomate mota baino gehiago erregistratuta egon, gehienok supermerkatuetan dagoen tomate bakar hori kontsumitzen da», Sergio Gonzalez-ek azaltzen duenez. Bere ustez jendeak, «oro har, barazki gutxi kontsumitzen du», eta beraz, janariaz baliatuz nekazarien arazoak ere mahai gainera ekarriko ditu asteazkenean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate