Diario Vasco

600 ikasle baino gehiago udako ikastaroetan

Udako Euskal Unibertsitateak 40 urte baino gehiago daramatza udako ikastaroak antolatzen eta hori da bere ezaugarri nagusia. Nahiz eta urtean zehar beste ekitaldiak antolatu uda da garai aktiboena Markeskuan. Aurten emaitzak ezin hobeak izan dira. Joan den udan 500 bat ikaslek parte hartu bazuten oraingoan 600 baino gehiago izan dira. Datu horiek deigarriak dira, aurten ikastaro gutxiago antolatu zirela kontuan hartuta. «Oso balorazio positiboa egin dugu, Eibarren eskainitako ikastaroetan batez ere», azaldu zuen Mari Karmen Menikak.