5 eguneko jai egitarau zabala

Bikote garailea eta txapeldun ordeak. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Atzo larunbatean eguerdiko 12.30etan hasi ziren aurtengo 2017ko Santana jaiak. Jaien hasiera, kuadrilen egunarekin bat egin zutenez oso giro ona somatu zen egun guztian zehar. Eguerdiko kuadrilen bazkariaren ondoren, Gotibeheren jeitsiera izan zen Azpilgoetako kaleetan zehar eta gauean Rock kontziertuak bertara hurbildu ziren guztiei, ondo asko aztinduarazi zien buruak eta gorputzak.

Ostiral arratsaldean, Mendaroko Emakumeen Binakako VI. Raketa txapelketa ospatu zen eta finalean, Atxondoko Amaia eta Anek irabazi zien Elgoibarko Vanesa eta Yoliri. Bikote biak, oso lehiakor ibili dira txapelketa guztian zehar baina azkenean, txapela Bizkaitarrentzat izan da.

Adinekoen eguna.

Gaur igandea, adinekoen eguna ospatzen da eta goizean goiz hasita egun guztian zehar hainbat ikuskizun desberdinetaz disfrutatzeko aukera izango degu, besteak beste, dantzen jaialdiak, bai goizean Mendaroko trikitixa taldekoen eskutik eta baita arratsaldean 18:00etatik aurrera ere, Alurr dantza taldekoen eskutik. Arratsaldeko 20:00etan ere, Mendarozabal auzoan «A cal y Canto» kale antzezlana ikusteko aukera izango da.

Gauean, Energy orkestaren dantzaldia izango da eta Gaztetxean, 23:30etan, Jo ta Ito Mendaroko talde gaztearen kontziertua.

Haurren eguna.

Bihar, astelehena haurren eguna ospatuko da eta egun guztian zehar Haurrentzako jolas atrakzioak egongo dira ikastolako jolastokian, arratsaldeko 18:00etan hasita, Haurren danborrada ospatuko da eta ondoren «Txapela buruan eta dantza munduan» haur ikuskizuna izango da herriko enparantzan. Eguna ezin hobeto bukatu ahal izateko, gaueko 23:00etan hasita Huntza taldearen kontzertua izango da eta ondoren DJ. Elepunto goizalderarte.

Fotos

Vídeos