Egitarau zabala Gaztañerre azokan

NEREA ISASTI SORALUZE.

Datorren larunbatean, hilak 11, Gaztañerre azokaren XXIIgarren emanaldia ospatzen da eta egitarau zabala antolatu dute honen inguruan. Hilak 8an hasi eta 13rarte.

Azaroak 8an, asteazkenean, arratsaldeko sei t'erdietan talo ikastaroa egingo dute Lagun maitea elkartean. Hurrengo egunean goizeko 10,30etan baserriko gastronomia hitzaldi tertulia erakusraldia egongo da eguneko zentroan eta arratsaldeko bostetan, Jose Maria Soroaren kontzertua egoitzan. Bestalde, azoka bezperan artisau eta talo tailerra egingo dute eguneko zentruan eta egoitzan, bingo berezia.

Azoka egunari dagokionez, goizeko bederatziretan zabalduko ditu ateak. Goizean zehar, txistularien kalejira eta antzinako zerratokiaren erakustaldia entzun eta ikusteko aukera egongo da. Eta eguerdian, dantza saioa, baserritarrei omenaldia, sari banaketa eta bertsolarien saioa. Aurten, gainera, motozerrarekin egindako egurrezko irudien erakustaldia egingo dute azokan bertan.

Ez da faltako herri babajana karpan. Txartelak Gaztelupen, Arranon eta Edurtzan eskuratu daitezke. Arratsaldez, karpan baita ere, erromeria egongo da Iratzar taldearekin eta gauez erromeriak gaztetxean jarraituko du Fan&Go taldearekin.

Manifestazioa

Autobusa antolatu dute herritik 155.aren kontrako manifestaziora joateko larunbatean. Autobusa arratsaldeko 16:00etan aterako da Estaziñoko geltokitik, eta izen-ematea zabalik dago Arrano, Bolia eta Iratxon.

Fotos

Vídeos