Edukiontzi bilketari buruzko batzarra

Edukiontziak. /  GORRITIBEREA
Edukiontziak. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Mutrikuko EH Bilduk bilera ireki batetara deitu du gaur arratsaldeko 19:00etarako Zabiel kultur etxera. Deialdia luzatzeko unean, galdera bat luzatu dute: 'Hondakinak biltzeko sistema berria, ondo doa?'. Gai horren inguruan arituko dira, izan ere dagoeneko urte eta erdi pasatu dira sistema berria indarrean jarri zenetik, eta beharbada heldu da sasoia herritarrekin ebaluazio orokor bat egiteko. Ebaluaketak bi alde dauzka gutxienik; batetik gaur arteko ibilbide orokorraren azterketa egitea eta bestetik herritarrengatik egon daitezkeen zalantza, kaxa edo eta iradokizunak jasotzea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos