Diru-laguntzak euskara ikasteko Mendaron

A. ZABALA MENDARO.

Mendaron euskara ikasten dauden herritarrei, Udalak, dirulaguntzak emango dizkie hainbat baldintza betetzen baldin badute. Eskatzaile bakoitzari gehienez 300 euroko laguntza emango zaio ikasturteko, hau da, matrikula kostuaren %80a arte ordainduko zaio. Diru laguntzatik kanpo gelditzen dira garraio eta ostatu gastuak.

Diru laguntzak jasotzea nahi duenak, hainbat baldintza bete beharko ditu; eskaera hau egin aurretik herrian urte bete gutxienez erroldatuta egotea, udaletxearekin betebeharrak egunean izatea, gutxienez %80eko asistentzia edukitzea edo ikasturtean urrats bat gutxienez gainditzea, egin behar diren ebaluazio probak egitea eta matrikula dagozkion epeetan ordaintzea.

Diru laguntza hau eskatzeko epea, gaur bukatzen da eta eskaera orriarekin batera beste hainbat dokumentu entregatu behar dira. Hauek dira: NAN kopia bat, ikastaroa amaitutakoan euskaltegiak ematen duen ziurtagiria eta ikastaroaren ordainagiria.

Fotos

Vídeos