Ez dute eguraldi ona iragarri biharko, baina hala ere jende ugari espero da Gaztañerre azokan. Honen harira, antolatzaileek deialdia luzatu diete bai plaentxiatarrei, baita kanpokoei ere, gerturatu, parte hartu eta bereziki bertako produktuak erosteko.
Izan ere, iaz baino bi baserritar gehiagok eramango dituzte beraien produktuak aurtengo azokara. Guztira, artisauak 14 izango dira, animalien postuak 13 eta beste hamar baserritarren produktuen postuak. Eta honi, misioetako postua gehitu behar zaio.
Goizeko bederatziretan ikusgai egongo da guztia Erregetxean eta plazan, karpa egongo da, talo postu eta guzti.
Tartean, txistularien kalejira, bertsolarien eta dantzarien saioa eta nola nola ez, baserritarrei egingo zaien omenaldia. Aurten, Begoña Ariznabarreta (Argateburu baserria) eta Martina Eguren (Illordo) izango dira omenduak. Eta beti bezala, hiru postu onenek saria jasoko dute.
Bestalde, eguerdian eskuzko zerren erakustaldia egingo dute.
Azkenik, Udaltzaingoak kotxeak erretiratzeko abisua eman du. Gaur arratsaldeko seiretarako Zubi Nagusitik kendu behar dira eta gaur goizean bertan Erregetxetik.
Lo + leído
Top 50
- 1
El transporte del futuro llega a Donostia
- 2
Dos muertos y varios heridos graves al chocar un coche y un autobús con destino Donostia
- 3
Finalista de 'MasterChef' muere tras correr el Maratón de Londres
- 4
«Horrible, la gente estaba sangrando y el conductor atrapado»
- 5
El uno a uno de la derrota de la Real Sociedad ante el Málaga