Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Oñati eta Arrasate arteko bidegorria
Deba eta Mutriku arteko errepideko obrekin batera bidegorria ere egiteko eskatu dute

Deba eta Mutriku arteko errepideko obrekin batera bidegorria ere egiteko eskatu dute

Podemos-Ahal Dugu taldeak Aldundiari eskatu dio 2013 urtean adostutako Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldekoaren Arloko Plana errespetatu eta Deba eta Mutriku arteko bidegorria egiteko

dv

Martes, 2 de enero 2018, 17:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Podemos-Ahal Dugu taldeak Aldundiari eskatu dio, Gipuzkoako Osoko Bilkuran, Deba eta Mutriku arteko errepideko lanak egiten ari direnez, bide batez, bidegorri bat ere eraikitzeko aprobetxatzeko.

Patricia Gete batzarkideak datorren urtarrilaren 10eko osoko bilkuran egingo du erreklamazioa, errepidea konpontzeko lanak abiatuta, bidegorria ere atenditzeko eskatuz, Ahal Dugu-k prentsa ohar batean aditzera eman duenez.

Getek gogorarazi duenez, Deba eta Mutriku arteko bidegorria Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldekoaren Arloko Planaren (GBBLPAP) behin betiko onarpen dokumentuan ageri da, 2013an sinatu zena. Herri arteko motorrik gabeko mugikortasuna garatzeko azpiegituren sare modura jaio zen ekimena, sareak Gipuzkoako eskualde guztiak zeharkatu eta herri nagusienak elkarren artean, eta inguruko lurraldeekin loturak ezartzeko.

Formazio moreko ordezkariak azaldu duenez, bere taldekideek uste dute "errepideko obrak egitean, segurtasuna eta erosotasuna lortzeaz gain, oinezkoentzako pasealekua burutzea Batzar Nagusiek erabakitakoa betetzeko aukera aparta da" eta kritikatu egin du "agintaldi honetan bidegorrien eraikitzeak Gipuzkoan jasan duen gelditzea", defenditu dutenez, "Diputazioko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa sailak bidegorriekiko duen desinteres eta konpromisoaren seinale".

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios