Dantza modernoa

DV MUTRIKU.

Gaba Beltzaren egitarauan, larunbatean Nieves Gonzalezek zuzentzen duen dantza modernoko ikasleek eskainitako koreografiak ikusmira piztu du baina horren atzean lan izugarri bat dago. Goizez, 9.45etik 10:45era gurasoei eskaintzen die klasea; 10:45etik 11:45era 4. 5. 6. mailakoei eta DBHko lehen kurtsokoei; 11:45etik 12:45era, 5 urtetik OHOko 3. maila artekoei eta azkenik 12:45etik 13:45era 13 eta 17 urtekoei. Ikastaro guztiak Kiroldegian eskain-tzen ditu, eta bateren batek interesa izango balu, Nievesi esatea nahikoa izango luke.

Fotos

Vídeos