El Carnaval pudo con la lluvia

Los participantes en el carnaval rural de 'Gure Ametsa', que protagonizó una kalejira muy concurrida. / GORRITIBEREA
Los participantes en el carnaval rural de 'Gure Ametsa', que protagonizó una kalejira muy concurrida. / GORRITIBEREA

El espectáculo de salsa 'Arima Dance' y las coreografías de Gure Ametsa, lo más destacado

GORRITIBEREA MUTRIKU.

A pesar de la climatología los carnavales han sido todo un éxito en Mutriku, fundamentalmente en los grupos organizados, y entre ellos hay que destacar el espectáculo de salsa que ofrecieron el medio centenar de participantes de 'Arima Dance' que dirige Nieves González, éxito de participación y también de público, dado que se llenó el frontón Miruaitz para ver el espectáculo.

Otro tanto se puede decir de las coreografía del carnaval rural que ofrecieron los alumnos del grupo de danzas 'Gure Ametsa' en el transcurso de un impasse que dejo la climatología. A destacar el amplio grupo de txistularis que dirigió la kalejira que fue muy seguida.

Sagardotegiko mendi irteera

Burumendi Mendizale Taldeak urteari hasiera oparoa eman dio, batetik urte berri eguna Arnoko gailurrean ospatzen dutelako, aurten gainera 25. edizioa izan da era antolatu batean ospatzen dutena.

Urtarrillaren 14an, Donostia-Pasaia ibilbidea burutu zuten, tartean Albaola ontziola ere bisitatu zutelarik, eta otsailaren 18an, beraz hurrengo igandean, Etzegarate eta Ataun artekoa egingo dute, baina irtenaldi honek badu beste bereizgarri bat; izan ere 'Urbitarte' sagardotegian bazkaria izango bai dute. Mendi ibilaldiari dagokionez, 13,7 kilometroko luzaera izango du; Etzagarate gainetik abiatu, 985 metroko altuera duen Balankaleku gailurra igo, hortik 979 metroko altuera duen Atxu gailurrera pasa eta Ormaolatza, San Gregorio, Ergoiena egin ondoren, sagardotegian izango dira azkenik. 13,7 kilometroko ibilbidea 4 bat ordutan egingo omen dute.

Gaur, azken eguna

Irtenaldian parte hartzeko prezioak honakoak izango dira; bidaia bakarrik egin nahi duenak 15 euro ordainduko ditu eta bidaia eta bazkaria nahi dutenek berriz 50 euro. Izena emateko epea gaur asteartez amaituko da eta horretarako 'Aparra' jantzi dendara joan beharko da. Gogoratu Mutrikutik autobusa goizeko 7:30etan pasako dela.

Bestalde, joan zen urtean burutu zituzten sei irteeren ondoren, aurtengo lehena otsailaren 25ean burutuko dute. irteera goizeko 9:00etan izango da Txanbolingo biribilgunean, eta oraingoan Mutriku-San Blas-Ziñua-Lete gaina-Olatz-Mutriku ibilaldia burutuko dute. Nahi duten ume guztiek parte har dezakete, baina beti ere gurasoren bat joan beharko da beraiekin.

Irteera doan da, eta bataz beste 40 bat ume eta beste 30 bat guraso parte hartzen dihardute irtenaldi bakoitzean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos